11 Aug “3 HIRIBURUAK LABORAL KUTXA” BTT txapelketa jaio da
“3 HIRIBURUAK LABORAL KUTXA” BTT txapelketa jaio da, Euskal Herriko hiriburuen mountain bike liga
Hiru Hiriburuek antolatutako emakumezkoen pilota-txapelketaren arrakasta eredutzat hartuta, emakumeentzako txirrindularitzako txapelketa berri bat sortu da. Donostian, Gasteizen eta Bilbon probak egingo dira, eta hiru edo lau txirrindulariz osatutako taldekako liga-formatua izango du. Taldekideek txandaka parte hartuko dute, 3 ordutan ahalik eta itzuli gehien emateko txirrindularitza-federazioek prestatutako formatu olinpikoko BTT zirkuituei.
3 HIRIBURUAK LABORAL KUTXA liga, Donostian hasiko da Irailaren 20an, hiru euskal hiruburuak zeharkatuko dituen ligako lehen hitzordua. Lehiaketak astebete geroago jarraituko du Gasteizen, eta urriaren 12an amaituko da, Bilbon, maila tekniko ertainera zirkuitu batean, besteak bezala, mendiko txirrindularitzaren funtsa galdu gabe.
Kadete mailatik gorako emakume federatuekin zein federatu gabeekin osatutako taldeek parte hartu ahal izango dute. Lehiaketa-formatuari esker, hainbat mailatako kideak batera bizi ahal izango dira talde berean, eta estrategia alderdi teknikoa eta fisikoa bezain garrantzitsua izango da. Taldeentzako izen-ematea zabalik dago 3HIRIBURUAK.eus webgunean irailaren 14ra arte, eta doakoa izango da, udalen, Eusko Jaurlaritzaren eta LABORAL KUTXAren laguntzari esker.
