08 Jul Aurkeztuta “2026ko Bizkaia Itzulia Junior”
Bihar, osteguna, abiatuko da junior mialako Bizkaia Itzuliaren edizio berria. Hasteko, orain arte inoiz egin ez den etapa bat izango dugu: Busturia eta Madariaga Dorretxea lotuko dituena, Urdaibaiko errepide bihurgunetsuetan barrena. Lemoizen hasi eta amaituko den azken etaparekin batera, horiek dira aurtengo berritasun nagusiak. Sodupe, Gordexola eta Sopela bezalako ohiko herriekin batera, ibilbide bikaina osatuko dute etorkizuneko txirrindularientzat.
Bizkaia Frontoian aurkeztu dute antolatzaileek eta erakunde publiko zein pribatuetako ordezkariek aurtengo Bizkaia Itzulia. Euren babesari esker lortu da kluben eta taldeen elkarteak, Bizkaiko Txirrindularitza Federazioarekin elkarlanean, lasterketa aurten ere aurrera ateratzea.
Aurkezpenean, Iñigo Larruzeak, itzuliko zuzendari teknikoa, hurrengoa azpimarratu egin du: “ikaragarria da 29 taldetako ia 180 txirrindularik Itzuli honetara etortzeko egiten duten ahalegina eta erakusten duten ilusioa”. Izan ere, askorentzat urteko helburu nagusienetako bat da Bizkaiko proba hau. Bestalde, Carlos Sergio Antxotegi, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol zuzendari nagusiak, goraipatu egin du antolakuntzaren inplikazioa. Gogoratu du iaz primerako lana egin zutela lasterketa antolatzean, eta aurten ere lankidetza berdinari eutsiko diotela.
Urdaibaiko erdi-mendiko etaparen ostean, ibildbide ezagunagoak etorriko dira: Sodupe eta Sopelakoak, tropela elkarrekin helmugaratzeko oso aproposak; San Kosmeko erlojupeko igoera, laburra baina erabakigarria; eta, amaitzeko, Uribe Kostan jokatuko den etapa, Jata gainera egingo dituzten hiru egoerekin. Azken horretan, txirrindulari indartsuenak ez ezik, estrategia ondoen jokatzen duten lehiakorrenak ere aterako dira garaile.
“Bizkaia Itzulia Junior 2026” Etapak:
- etapa – Uztailak 9, osteguna (16:30ean): Busturia / Madariaga Dorretxea
- etapa – Uztilak 10, ostirala (16:30ean): Sodupe / Sodupe
- etapa – Uztailak 11, larunbata (10:00etan): Sopelana / Sopelana
- etapa – Uztailak 11, larunbata (16:30ean): Gordexola / San Kosme gaina (banakako erlojupekoa)
- etapa – Uztailak 12, igandea (11:00etan): Lemoiz / Lemoiz
👉 BIZKAIA ITZULIA 2026 GIDA TEKNIKOA
