FEDERATU ZAITEZ

Federazio-lizentzia izapidetzeko urratsak

 

🆕

EZ BADUZU INOIZ LIZENTZIARIK IZAN

(KLUB BATEKO KIDEA NAIZ)

JARRAIBIDEA

LABURPENA: @ Eskatu zure klubari federatzeko baimena eman diezazula lizentzien plataformako bere erabiltzaile profilean  > 💻 Erregistratu zaitez erabiltzaile gisa RFECaren lizentzien plataforman > 🖊📎 Datuak bete eta dokumentazioa erantsi lizentzia eskatzeko > 💳 Ordainketa egin txartel bidez edo transferentzia bidez > ⌛ 48 ordu inguru itxaron balioztatu arte, eta lizentzia deskargatu lizentzien ataritik > 🍀🚲 Denboraldiaz gozatu.

1️⃣ Eskatu zure klubari federatzeko baimena eman diezazula lizentzien plataformako bere erabiltzaile profilean. Hurrengo datuak beharko ditu:

-NANa

-Izen-abizenak

-Posta elektronikoa

-Bizileku-erkidegoa

-Sartuko den klubaren taldea

 

*Ez da beharrezkoa. Klub batzuek lehiaketa-talde bat edo gehiago dituzte, klubeko gainerako kideek ez bezalako baldintzetan lehiatzen diren kirolariak bertan sartzeko.

 

ℹ klubarentzako 1. 👉 https://fvascicli.eus/index.php/smartweb/mis_datos/datos 2. 👉 NIRE BAZKIDEAK 3. 👉 BAIMENDUA GEHITU

2️⃣ Erregistratu zaitez erabiltzaile gisa  “YOSOYCICLISTA.COM”-en Euskadiko Federazioko ESTEKAN.

 

 

3️⃣ Mail bat jasoko duzu zure kontua egiaztatzeko.

4️⃣ Berriro zure erabiltzailea eta pasahitza sartu Euskadiko Federazioaren Webgunean, gorriz dagoen pertsona sakatuz eta “eremu pribatua”-n klik eginez. Atari horretan, “lizentzia eskatu” botoia aurkituko duzu.

 

5️⃣ Zure datuak bete lizentziaren eskaeran eta erantsi eskatzen diren agiriak.

⚠ Gogoan izan zure klubaren aldez aurreko baimena beharko duzula federatu ahal izateko. Baimen hori izan ezean, klubaren izena ez da dagokion eremuan agertuko eta ezingo duzu aurrera egin.

🩺Lehiaketa-lizentzia eskatuko baduzu, aldez aurretik mediku-azterketa bat egin eta gaitasun-txostena erantsi beharko duzu. Zikloturismoko lizentziak, aldiz, ez du mediku-azterketarik eskatzen.

6️⃣ Lizentzia banku-txartelarekin edo transferentzia bidez ordaindu ahal izango duzu (kasu horretan, ordainagiria erantsi beharko duzu).

ℹ 2026ko LIZENTZIAREN PREZIOA 160 €-tan mantentzen da (116,30€ asegurua + 6€ RFECaren tasa + 13,25€  ETXFaren tasa + 24,60 € FEBICIren tasa).

⚠☎ Urrats honetan edo beste edozeinetan zailtasunik baduzu, bulego-ordutegian (09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:00etara) 944 415 049 telefonora deitu edo FEBICIko info@febici.eus helbidera mezu bat idatz dezakezu. Ahalik eta lasterren erantzuten saiatuko gara.

🔚 Eskaera osoa egin ondoren, federazioak informazioa eta agiriak egiaztatuko ditu, eta, gutxi gorabehera, 48 orduko epean, LIZENTZIA DIGITALA izango duzu eskaera egin zenuen web-atariako zure eremu pribatuan.

 

🍀 GOZATU LIZENTZIAZ, ETA LEHEN ALDIZ BIZIKLETAN IRTEN AURRETIK, EZ ZAITEZ AHAZTU ASEGURUAREN BALDINTZAK IRAKURTZEAZ.