FEDERATU ZAITEZ

Federazio-lizentzia izapidetzeko urratsak

🆕

EZ BADUZU INOIZ LIZENTZIARIK IZAN

(EZ NAIZ KLUB BATEKO KIDEA)

 

⚠ Federazioaren jarduera kluben lanaren inguruan ardazten da eta, legearen arabera, lizentziak horietako bati lotuta egon behar du. Elkartzeko klubik aurkitu ez baduzu (Bizkaiko kluben zerrenda), federazioan badugu bat, bertako kide egin ahal izateko. 10 €-ko kostu gehigarriak diru-poltsa bat sortzen du, federazioaren jarduera ekonomikoki babesteko eta Bizkaiko klubei beren probak antolatzen laguntzeko.

JARRAIBIDEA

LABURPENA: @ Eskatu federazioari bere klub generiakoarekin federatzeko baimena > 💻 Erregistratu erabiltzaile gisa RFECeko lizentzien plataforman > 🖊 📎 Datuak bete eta dokumentazioa erantsi lizentzia eskatzeko > 💳 Ordainketa egin txartel bidez edo transferentzia bidez > ⌛ 48 ordu inguru itxaron balioztatu arte, eta lizentzia deskargatu lizentzien ataritik> 🍀🚲 Denboraldiaz gozatu.

1️⃣ Eskatu federazioari bere klub generikoan «Elorrioko Banan Banan» federazio-lizentzia eskatzeko baimena, datu hauek info@febici.eus helbidera bidaliz.

 

-NANa

-Izen-Abizenak

-Posta Elektronikoa

-Bizileku-erkidegoa

 

👉 FEBICI-tik mezu bat bidaliko dizugu, lizentziaren izapideekin jarraitzeko baimenduta zaudela jakinarazteko

2️⃣ Erabiltzaile gisa erregistratu zaitez  “YOSOYCICLISTA.COM”-en Euskadiko Federazioko ESTEKAN.

 

3️⃣ Mail bat jasoko duzu zure kontua egiaztatzeko.

4️⃣ Berriro zure erabiltzailea eta pasahitza sartu Euskadiko Federazioaren webgunean, gorriz dagoen pertsona sakatuz eta “eremu pribatua”-n klik eginez. Atari horretan, “lizentzia eskatu” botoia aurkituko duzu.

 

5️⃣ Zure datuak bete lizentziaren eskaeran eta erantsi eskatzen diren agiriak.

 

⚠ Gogoan izan fedearzioaren klub generikoaren aldez aurreko baimena beharko duzula federatu ahal izateko.  Baimen hori izan ezean, “Elorrioko Banan Banan” talde izena ez da dagokion eremuan agertuko eta ezingo duzu aurrera egin.

 

🩺 Si vas ha solicitar licencia de Lehiaketa-lizentzia eskatuko baduzu, aldez aurretik mediku-azterketa bat egin eta gaitasun- txostena erantsi beharko duzu. Zikloturismoko lizentziak, aldiz, ez du mediku-azterketarik eskatzen.

6️⃣ Lizentzia banku-txartelarekin edo transferentzia bidez ordaindu ahal izango duzu (kasu horretan, ordainagiria erantsi beharko duzu).

 

ℹ 2026ko LIZENTZIAREN PREZIOA 160 € – tan mantentzen da (116,30€ asegurua + 6€ RFECaren tasa + 13,25 € ETXFaren tasa + 24,60€ FEBICIren tasa).

⚠☎ Urrats honetan edo beste edozeinetan zailtasunik baduzu, bulego-ordutegian (9.00etatik 14etara eta 15.00etatik 17.00etara) 944 415 049 telefonora deitu edo FEBICIko info@febici.eus helbidera mezu bat idatz dezakezu. Ahalik eta lasterren erantzuten saiatuko gara.

🔚 Eskaera osoa egin ondoren, federazioak informazioa eta agiriak egiaztatuko ditu, eta, gutxi gorabehera, 48 orduko epean, LIZENTZIA DIGITALA izango duzu eskaera egin zenuen web-atariko zure eremu pribatuan.

 

🍀 GOZATU LIZENTZIAZ, ETA LEHEN ALDIZ BIZIKLETAN IRTEN AURRETIK, EZ ZAITEZ AHAZTU ASEGURUAREN BALDINTZAK IRAKURTZEAZ.