1️⃣ Eskatu zure klub berriari lizentzia federatiboa bertan tramitatzeko baimena eman diezazula. Kluba, lizentziak tramitatzeko bere atarira sartu behar da (EREMU PRIBATUA > NIRE KIDEAK), eta “Baimendua gehitu” sakatu. Zure datu hauek beharko dituzte:
-NANa
-Izen Abizenak
-Posta Elektronikoa
-Bizileku Erkidegoa
2️⃣ Sartu “YOSOYCICLISTA.COM” plataformako lizentzien aplikazioan, Euskal Federazioaren webguneko ESTEKAN, aurreko denboraldietako zure erabiltzaile eta pasahitzarekin.
4️⃣Zure datuak bete lizentziaren eskaeran eta erantsi eskatzen diren agiriak.
⚠ Gogoan izan zure klubaren aldez aurreko baimena beharko duzula federatu ahal izateko. Baimen hori izan ezean, taldearen izena ez da dagokion eremuan agertuko eta ezingo duzu aurrera egin.
🩺 Lehiaketa-lizentzia eskatuko baduzu, aldez aurretik mediku-azterketa bat egin eta gaitasun- txostena erantsi beharko duzu. Zikloturismoko lizentziak, aldiz, ez du mediku-azterketarik eskatzen.
5️⃣Lizentzia banku-txartelarekin edo transferentzia bidez ordaindu ahal izango duzu (kasu horretan, ordainagiria erantsi beharko duzu).
ℹ 2026ko LIZENTZIAREN PREZIOA 160 €-tan mantentzen da (116,30€ asegurua + 6€ RFECaren tasa + 13,25€ ETXFaren tasa + 24,60 € FEBICIren tasa).
⚠☎ Urrats honetan edo beste edozeinetan zailtasunik baduzu, bulego-ordutegian (09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:00etara) 944 415 049 telefonora deitu edo FEBICIko info@febici.eus helbidera mezu bat idatz dezakezu. Ahalik eta lasterren erantzuten saiatuko gara.
🔚Eskaera osoa egin ondoren, federazioak informazioa eta agiriak egiaztatuko ditu, eta, gutxi gorabehera, 48 orduko epean, LIZENTZIA DIGITALA izango duzu eskaera egin zenuen web-atariko zure eremu pribatuan.
🍀 GOZATU LIZENTZIAZ, ETA LEHEN ALDIZ BIZIKLETAN IRTEN AURRETIK, EZ ZAITEZ AHAZTU ASEGURUAREN BALDINTZAK IRAKURTZEAZ.