⚠ Federazioaren jarduera kluben lanaren inguruan ardazten da eta, legearen arabera, lizentziak horietako bati lotuta egon behar du. Elkartzeko klubik aurkitu ez baduzu (Bizkaiko kluben zerrenda), federazioan badugu bat, bertako kide egin ahal izateko. 10 €-ko kostu gehigarriak diru-poltsa bat sortzen du, federazioaren jarduera ekonomikoki babesteko eta Bizkaiko klubei beren probak antolatzen laguntzeko.
1️⃣Eskatu federazioari bere klub generikoan «Elorrioko Banan Banan» federazio-lizentzia eskatzeko baimena, datu hauek info@febici.eus helbidera bidaliz.
-NANa
-Izen-Abizenak
-Posta Elektronikoa
-Bizileku-erkidegoa
👉 FEBICI-tik mezu bat bidaliko dizugu, lizentziaren izapideekin jarraitzeko baimenduta zaudela jakinarazteko
2️⃣ Sartu “YOSOYCICLISTA.COM” plataformako lizentzien aplikazioan, Euskal Federazioaren webguneko ESTEKAN, aurreko denboraldietako zure erabiltzaile eta pasahitzarekin.
4️⃣Zure datuak bete lizentziaren eskaeran eta erantsi eskatzen diren agiriak.
⚠ Gogoan izan zure klubaren aldez aurreko baimena beharko duzula federatu ahal izateko. Baimen hori izan ezean, taldearen izena ez da dagokion eremuan agertuko eta ezingo duzu aurrera egin.
🩺 Lehiaketa-lizentzia eskatuko baduzu, aldez aurretik mediku-azterketa bat egin eta gaitasun- txostena erantsi beharko duzu. Zikloturismoko lizentziak, aldiz, ez du mediku-azterketarik eskatzen.
5️⃣Lizentzia banku-txartelarekin edo transferentzia bidez ordaindu ahal izango duzu (kasu horretan, ordainagiria erantsi beharko duzu).
ℹ 2026ko LIZENTZIAREN PREZIOA 160 €-tan mantentzen da (116,30€ asegurua + 6€ RFECaren tasa + 13,25€ ETXFaren tasa + 24,60 € FEBICIren tasa).
⚠☎ Urrats honetan edo beste edozeinetan zailtasunik baduzu, bulego-ordutegian (09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:00etara) 944 415 049 telefonora deitu edo FEBICIko info@febici.eus helbidera mezu bat idatz dezakezu. Ahalik eta lasterren erantzuten saiatuko gara.
🔚
Eskaera osoa egin ondoren, federazioak informazioa eta agiriak egiaztatuko ditu, eta, gutxi gorabehera, 48 orduko epean, LIZENTZIA DIGITALA izango duzu eskaera egin zenuen web-atariko zure eremu pribatuan.
🍀 GOZATU LIZENTZIAZ, ETA LEHEN ALDIZ BIZIKLETAN IRTEN AURRETIK, EZ ZAITEZ AHAZTU ASEGURUAREN BALDINTZAK IRAKURTZEAZ.