BILBOFEM martxak izen-emateak ireki ditu

+ℹ👉 Izen-emate irekiak:: https://www.bilbofem.com!

BilboFem martxak izen-emateak ireki ditu: Berriz ere elkarrekin pedalei eragitera eta gozatzera!

 

BilboFem martxa zikloturistak bere bigarren edizioa ospatuko du datorren urriaren 11n Bilbon, 2025eko estreinaldian lortutako arrakastaren ondoren. Antolakuntzak ofizialki iragarri du izena emateko epea ireki dela, emakumezkoen txirrindularitzan erreferente gisa sendotu nahi duen ekitaldi honetarako. Iazko harrera bikainaren ondoren, hitzordu berri honetako hitzordu berri honen helburu nagusia 500 parte-hartzaileren kopuru aierazgarria lortzea da, kirola eta jarduera fisikoa guztiei irekitako jai-giroan sustatuz.

Lehen ekitaldiaren ardatzari eutsiz, ibilbide berberak errepikatuko ditu; maila ezberdinetara egokitzeko eta parte-hartzaile guztien gozamena bermatzeko diseinatuta daude. Irteerak eta helmugak Bilboko Guggenheim Museoa izango dute agertoki berriro ere, jardunaldiari ikusgarritasun handia emango dion inguru ikonikoa, hain zuzen. Zikloturisten ongizatea eta erosotasuna bermatzeko, martxak zerbitzu sorta zabala eskainiko du: parte-hartzaileentzako aparkalekuak, dutxak proba amaitzean eta hornidura-puntua ibilbidean zehar, besteak beste.

BilboFem martxak bi ibilbide eskaintzen ditu Uribe Kosta eta Txorierri eskualdeetan zehar: batetik, ibilbide laburra (52 km, +530 m), hasiberrientzat egokia, ibilbide leunarekin, zailtasun handirik gabe eta desnibel gutxirekin; bestetik, ibilbide luzea (86 km, +960 m), lehen zatian laburraren antzekoa, baina luzeagoa eta Vivero mendiaren igoera azken kilometroetan.

Jardunaldi honetan parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena ekitaldiaren webgune ofizialean: www.bilbofem.com/es eta www.bilbofem.com/eu. Prezioak bere horretan mantentzen dira: 10 euro txirrindulari federatuentzat eta 15 euro ez federatuentzat. Izena ematen duten guztiek oroigarrizko kamiseta bat jasoko dute opari, eta egunerako bereziki prestatutako hainbat ustekabez gozatu ahal izango dute; horrez gain, ekitaldian zehar egingo diren produktuen zozketetan parte hartuko dute zuzenean.

Proiektu hau posible da Bizkaiko Txirrindularitza Federazioak eta Euskadi Fundazioak elkarrekin egindako ahaleginari esker, emakumezkoen txirrindularitzaren alde indarrak batzen baitituzte berriro. Era berean, martxak babesle nagusien ezinbesteko laguntza du: Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Laboral Kutxa eta Eusko Jaurlaritza. Erakunde eta enpresa pribatuen babes sendo horri Eroskiren lankidetza nabarmena gehitzen zaio, iazko edizioko arrakasta errepikatzeko funtsezko kide giltzarrien taldea osatuz.

#febici #ciclismofemenino #febicicicloturismo #bilbofem #bilbofem2026 Fundación Ciclista Euskadi Bizkaiko Foru Aldundia – Diputación Foral de Bizkaia Kirolur Bilbao Udala – Ayuntamiento Bilbao Kirolak Visit Euskadi Laboral Kutxa Eroski SCOTT Sports Basati Bike