“MARI DOMINBIKER” emakumeen topaketa berria

ℹ🚲🚲 MARI DOMINBIKER” irteera/topaketa emakume txirrindularientzat FEBICI (Igandea, 2025eko abenduak 21)

“FEBICI Emakumeen Batzordeak” abenduaren 21erako, igandea, irteera/topaketa bat proposatzen du mendiko bizikleta pixka bat erabiltzen duten txirrindularientzat. Mandoia mendira igoko da Usansolotik, 26 km eta 3 ordu inguruko ibilbide ez oso teknikoan.

Ibilbideak boluntarioak izango ditu gidari, eta ibilbideari buruzko edozein arazo konpontzen saiatuko dira. Jardunaldiaren amaieran batzordeak hamaiketako bat gonbidatuko du.

🖊 Parte hartzeko, galdesorta bete beharko da nahitaez: https://forms.gle/zo8CVbF6TzVpsorz8 . https://forms.gle/zo8CVbF6TzVpsorz8. Federatu gabeko parte-hartzaileek 10 euroko koordainketa egin beharko dute ibilbidea hastean.

🧒 Haur mailatik aurrera (2012-2013).

🚩 Hasiera batean, irteera Usansoloko tren geltokitik izango da, 10:00etan.

Anima zaitezte!

“FEBICI Emakumeen Batzordea”